Migrazio mugimenduak gelditzeko formulak gero eta gogorragoak dira Europan eta politika
hauek areagotu egiten dituzte bide irregularrak hartzen dituzten pertsonen heriotzak eta
jasaten dituzten tratu txarrak.
Honen adibidea da Erresuma Batuko gobernuak martxan jarri duen “kartzela flotantea”.
Brexita izan zenetik errefuxiatuen etorrera gelditzeko hau bezalako neurri krudelak martxan
jartzen ari dira.
Edota Grezia, non Lesboseko errefuxiatuen kanpamenduan 2000 pertsonentzako tokia
izanik, 13000 pilatzen diren kartzela izaera duten hauetan. 2020.urtean egondako sutearen
ondoren, are eta ezkutuago gelditu da bertako egoera.
Bulgarian bitartean, kaiolatan sartzen dituzte Turkiako muga zeharkatzen harrapatzen
dituzten migranteak, zaborrez betetako zedulatan. Eta bertako poliziaren tratu txarrak
(objektu pertsonalen lapurreta, biluztuaraztea, jotzea...) etengabe salatzen dira.
Eta Euskal Herrian, Bidasoa ibaian 10 pertsona inguru hiltzen dira urtero.
Birtean, egun hauetan Iruñeko Baluarten Frontexeko zuzendaritza elkartu da. Bilera honen
helburua mugetako kontrol eta itxierarako diru kopuru handia banatzea zen. Europako
jarrera ikusita, pertsona migranteen bizitzak babestu baino gehiago, haien heltzea
eragozteko armamentua erosteko baliatuko dute beste behin ere.