Sindikalismo feminista

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2023ko api. 20a, 15:01


Azken egunotan “EL Salto”k argitaratu duen moduan, Euskal Herrian estatu espainolean deitutako greba egunen %56a ematen da. Eta sinatutako hitzarmenetan, soldata igoera nabarmenena egon da, bai EAEn, bai Nafarroan. 

Horretaz gain, Lan Ministeritzak emandako datuen arabera, grebalarien %62a emakumeak izan dira. Lan munduan ematen diren borroketan emakumeon protagonismoa, ezin du dagoeneko inork ezeztatu edo zalantzan jarri. Eta gatazka hauen oparotasuna ezin da erresistentzia kutxarik gabe ulertu.

Errealitate horien adibide dira La Moreako H&Mko langileek aurrera eramaten ari diren greba, gaur 134.eguna betetzen duena.  Edota Nafarroako zahar egoitzen langileak, aste honetan beste hiru greba egun aurrera eramaten ari direnak, maiatzean bi urte beteko dituen gatazkari eutsiz. 

Nafarroako Gobernuak eta enpresek beste alde batera begiratzen duten bitartean, emakume langileak antolatu egin dira. 

Sindikalismo feminista aktibo dago eta horrela jarraituko du. Kolektiboaren defentsan eta kapital eta bizitzaren arteko talka kaleetara eta lan zentruetako borroketara eramanez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!