Trans legearen harira

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Urriza 2022ko abe. 22a, 14:59

Trans legea kaleetatik datorren legea da. Segregazio, heriotza eta estigmatizazio
orokorra pairatu duen kolektibo honen aldarrikapen istorikoak jasotzen ditu eta esan
genezake gizarteak haiekin daukan zorra hein batean ordaintzen duela.
Beharrezkoa den legea da trans legea. Giza eskubideekin zuzeneko lotura daukana eta
marjenetan bizi izan den kolektibo hau beste pertsonen eskubide berberak aitortzeko
bidean, aurrerapausu da. Trans pertsonak ez daude gorputz okerrean, ez baitago
gorputz zuzenik.
Eta instituzio edo legeetatik haratago, feminismoak ere horrela ulertu eta borrokatu
behar du. Feminismoak intersekzionala izan behar du. Ez baitugu ulertzen feminismo
bat ez duena klase borroka kontuan hartzen, edota emakume arrazializatu edo
migranteen borroka barne hartzen ez dituena. Feminismoa ez da emakume txuri eta
pribilegiatuen borroka.
Eta horregatik hain zuzen, feminismoa transinklusiboa ez bada, ez da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!