Lantokietan ere, sexu jazarpena sekretu koletibo bat da. Enpresei ez zaie komeni
sekretu hori argitara ateratzea. Eta klandestinoa eta ikusezina bihurtzen da hamaika
kasutan, konplizitate kolektiboa dagoelako.
Sexu jazarpena sekretu kolektibo bat da datu eta erregistro falta dagoelako eta
patronalek datu falta hori probesten dute sexu jazarpena ia existitzen ez dela esateko.
Ezkutuen dagoen arrisku psikosoziala da hau.
Eta ez, ez da normala! Ez da normala lanera beldurrez joatea. Ez da normala lanean ari
naizen bitartean deseroso, begiratua, inbaditua, lotsatuta, errudun edo umiliatua
sentitzea emakume izateagatik.
Azaroaren 25 honetan “Guk sinisten zaitugu” tadean eta ozen aldarrikatu behar dugu.
Sexu jazarpena bukatuko da jazarleak bakarrik sentitzen direnean. Ez dezagun
baimendu ez lantokietan ez inon, sexu jazarpena sekretu kolektiboa izaten jarraitzea.