Pandemia aurretik gainean genuen krisiak errebote-efektua izan du 2021.urtetik aurrera, Ukrainako gerrak larriagotu duelarik.
Maila geopolitikoan gertatzen den gertaera bakoitzaren atzean interes politikoak eta ekonomikoak ezkutatzen dira. Gerrak AEBen poterea indartzen ari duen bitartean, Europa egungo egoeraren kaltetu nagusia dela dirudi eta 2008ko krisiaren “gerrikoa estutzeko” bertsio berria dugu gainean.
Lan-prekarietatea egunerokotasunean dago: soldata izoztuak, lanaldi partzialak eta behin-behinekotasuna
Langileria gero eta pobreagoa da. Batez ere errenta txikienak dituzten pertsonentzat, errenta gehiena energiara, elikagaietara edo garraiora bideratzen baitute.
Eredu honen aurrean, gure esku dago antolatu eta borrokatzea. Solidus San Andres, Erresidentzia eta Igerilekuetako langileak egiten ari diren bezala.
Horrela ez bada, gutxiengo aberatsak bere onura ugariei eusten jarraituko duelako, eta langileak izango dira ondorioak jasango ditugunak, erosteko ahalmena murriztuz, pobrezia areagotuz eta hotza pasatuz.