Ez bilatu arrazoirik

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Razkin 2018ko urr. 22a, 17:12

Pertsonak badoaz. Badoaz gure albotik, urruti, inoiz ez bueltatzeko.
Hori onartu beharra dago.
Baina ez dugu onartzen.
Ikastea da aurkezten zaigun bide bakarra. Eta ikasi egiten dugu.
Ikasten da…denboraz. Ia-ia derrigorrez, behartuta bezala.
Ezintasunaren aurrean irentsi egiten dugu.
Jendea badoala eta ez dela bueltatuko irensten dugu.
Eta ez da gauza erraza izaten.
 
Pertsonak badatoz. Badatoz gure albora, gertu, betirako gelditzeko. Edo une baterako.
Hori onartu beharra dago.
Baina batzuetan ez dugu onartzen.
Ikastea da aurkezten zaigun bide bakarra. Eta ikasi egiten dugu.
Ikasten da…denboraz. Gelditzeko etorri direla ikasten dugu. Edo laster joateko.
Zalantzak eta misterioak irensten ditugu.
Eta ez da gauza erraza izaten.
 
Gure alboan: maite ditugunak, maite gaituztenak, edozein arrazoi dela ere.
Ez bilatu arrazoirik.
Onartu.
Gertu, urrun, erdizka, beti.
Onartu.

Eskutik helduta, gerritik hartuta, fuerte besarkatuz.
Onartu.
 
Jendea badoala onartzen dut.
Jendea badatorrela onartzen dut.
Nik dena onartzen dut.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!