Genealogia

Erabiltzailearen aurpegia Pili Kaltzada 2022ko mai. 25a, 12:49

Hori ere feminismoari zor diogu: genealogiaren aldarrikapena. Ez nuke putzu sakonegietan sartu nahiko, beste batzuek ere bere ekarpena dela esan ahal dutelako, baina esango nuke feministek jarri dutela beste askoren ahotan nondik gatozen ezagutzearen garrantzia. 
Mugimendu feministak ez du parte hartuko aurten Iruñeko indarkeriaren aurkako lantalde iraunkorrean. Halaxe iragarri eta salatu du Udalak “Aske, ni beti aske” kanpainaren Sanferminetako aldaera aurkeztu orduko. Kanpaina ez da berria eta lehendik babestu badu mugimendu feministak, baina oraingo honetan atzera egin du, edo eginarazi  diote udalaren “manerek”: lankidetzari muzin egin eta kanpaina zein indarkeriaren kontrako protokoloa alde bakarrez ezarri du. 
Genealogia: nondik gatozen jakin gabe, nahasgarria dirudi, baina behin hori aintzat hartuta, ulertzen da zer den aurten hautsi dena: konfiantza. Behingoagatik, erakunde publiko eta sozialak elkar hartuz, onartuz eta bakoitzaren joko-zelaia aintzat hartuz, elkarrekin lan egin dute ia bost urtez udalak eta mugimendu feministak. Hiri-proiektua izan da, hiriarena, guztiona. 
Badakigu nondik gatozen, baina auskalo nora garamatzan honek guztiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!