Osoak, osorik

Erabiltzailearen aurpegia Pili Kaltzada 2022ko mai. 18a, 12:13

Ez da horrenbeste denbora pasa jazarpena ofizializatuta zegoenetik. Homosexualitatea gaitzat hartzen zenetik. Zuzendu beharreko naturaren akatsak zirela esaten zitzaienetik. Lau haizetara. 28 urte, baina hiru bakarrik gure Nafarroa maitean pertsona transexualak gizaki-eskubide osodun pertsona gisa hartu zirenetik. 

Atzerako ispilutik begiratuta, egindako bidea ikusten da, zenbat aurreratu dugun. Ongi. Baina Mikele gaztetxoak izena aldatu du sexu-aldaketarekin batera eta 
gurasoek jaiotzean eman zioten Mikel horren aldaera txikia infernu handia izan da.

Akronimo bat sortu dugu fikzio bat izendatzeko. LGTBI+, hitz bakar baten sartu ditugu aniztasunaren ispilurik ederrena osatzen duten askotariko pertsonak. Hizki bakoitzaren atzean elkarren antzik ere ez duten bizipenak, bazterketak, irain eta minak daude, eta hain zuzen ere, bazterreko izatea da partekatzen duten zoru komuna. 
Ez da denbora asko igaro eskubideak eskuratzen hasi zirenetik. Baina asko falta da oraindik eskubide horiek guztiak, eta osorik, beldurrik gabe bizi ditzaten.   

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!