Zuzena ez okertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Pili Kaltzada 2022ko mai. 11a, 12:41

Urrutiegi geratzen zaigula edota nahikoa lan badugula gertu-gertuko katramilak askatzeko lan nekagarriarekin. Eta horregatik, “gurea” ez delako oldarraldi berria, ez diogu aparteko oihartzunik eskaini. Eta oker gaude. Oker gaude urrutiegi dakusagun hori barru-barruraino sartu zaigulako jadanik. 
Joan den asteburuan, abortuak egiten dituzten hainbat kliniken aurrean kontzentrazioa deitu zuten abortuaren kontrako taldeek, “otoiz egiteko askatasuna” aldarrikatuz, Ameriketako Estatu batuetan abortu-eskubidea mugatzeko inoizko saialdirik arriskutsuena gertatzen ari den garai bertsuan.   
Globalizazioaren beste alderdi honi ere erreparatu egin behar diogu: eskubide-urraketa ere globalizatu egin zaigu eta lehendik genekiena argi ikusten da orain: eskubideak unibertsalak dira, eta urraketak unibertsalizatu egiten dira guk uste baino askoz bizkorrago. 
Aurreko belaunaldiek okerrak zuzentzen egin zuten lan eskergaren ondorioz bizi gara, edo bizi izan gara, oinarrizkoa segurutzat ematen genuen mundu baten. Behin-behinekoa zenik ez ziguten esan. Okerrak zuzendu zituzten, eta orain, zuzenak oker ez ditzaten borroka egiten jarraitu beharko dugu.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!