Zaplastakoa

Erabiltzailearen aurpegia Pili Kaltzada 2022ko mar. 30a, 12:34

Arteak errealitatetik edan egiten duela diote arteaz dakitenek. Baina hura gainditu ere egin behar duela gaineratzen dute, edo itxura berritu, edo itxuraz aldatu behintzat, errealitateaz gogoeta kritikoa egin dezagun.

Zazpigarren artea omen da zinema, eta joan den igande goizaldean OSCAR sarien banaketa-ekitaldian, artea eta errealitatearen arteko uztardurarik ia perfektuena behatzeko aukera izan genuen. Gordina. Ia-ia obszenoa.

Oholtza gainean, bere ar-pribilegioetan eroso, emakume baten itxuraz barrea eragiteko graziarik gabeko umoregilea. Ikusleen artean, emakume horren bikotekidea, heteropatriarkatuaren mendeetako gaitzen isla den beste gizon bat. Hau da: emakumea jabetzat duena, haren defentsa eginkizun eta maitasuna zernahirako aitzakia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!