PCa eta otsailaren 23.a

Erabiltzailearen aurpegia Pili Kaltzada 2022ko ots. 23a, 12:26

Etxera lehen ordenagailua iritsi zenean, aitonak harrituta begiratu eta galdetu zuen zer ote zuen tramankulu horrek komunista izateko. Berak PC gora eta PC behera entzuten zuen, eta belaunaldi horretakoentzat Alderdi Komunista baino ez zen ulertzen sigla horietan. Barre egin genion, eta barre egin zuen hark atzera. 
Gaurko egunez lehen aldiz negarrez ikusi nuen aitona. Telebistaren aurrean, Madrilgo Legebiltzarrean sapaia zulatuz eta demokrazia ordezkatzen zuten pertsonei esertzeko aginduz oihuka ziharduen bibotedunari begira. 
Negar egin zuen aitonak, eta orduan ni izan nitzen harrituta galdetu egin zuena. Gau horretan inortxok ere ez zuen barre egin. 
Adin batetik gorakoei PC-k zer esan nahi duen azaldu behar zaie  bezala, adin batetik beherakoi otsailaren 23a zer izan zen azaldu behar zaigu oraindik

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!