Geometria aldakorra

Erabiltzailearen aurpegia Pili Kaltzada 2022ko ots. 9a, 13:13

Geometria gorputzen tamaina, forma eta posizio erlatiboez arduratzen den matematikaren atal bat da, zaharrenetakoa, gainera. Ulertzekoa da, geometriak boterearekin lotura zuzena duelako. 

Geometria mota asko daude. Ez ditut hemen zerrendatuko: begiratu testu-liburuetan edo wikipedian. Nik halaxe egin du eta ez dut aurkitu “geometria aldakorra” deritzanik. 
Hori politikan baino ez da aplikatzen, eta azken boladan, sarri. 

Geometriak esaten digu noraino iristen den “gure” deitzen dugun hori: dela etxea, dela herria, dela anbizioa. Gurea eta ondokoena konparatzeko ere balio du eta beraz, mundua ordenatu egiten du. 

Aldakor diote, baina hegazkor esaten ari dira. Desegiten ari  dira alderdien tamaina, forma eta posizioa gure begien aurrean. Ikuskizun zirraragagarria da, eta zinez arriskutsua: formarik gabeko alderdiek ideologiarik gabeko boterekeria sortzen dutelako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!