Meteorologo eta kliman aditua

Erabiltzailearen aurpegia Peio Oria

Europan igaro dugun uda ez da beste uda bat izan.
Ez da salbuespen hutsa izan. Ez da pasatuko den zerbait.

Bero jarraituak, errekorren gainetik, inoiz ezagutu gabeko tenperaturak. Eta gure inguruko urak ere bai: Mediterraneoa zein Kantauri itsasoa, inoiz baino beroago, benetako irakitegi bihurtzen ari dira.

Eta ur bero horiek erregaia dira. Kalitate goreneko erregaia. Energia pilatzen dute, eta gero, eurite bortitzetan askatzen dute. Gero eta gehiago ikusiko ditugun zaparradetan, uholdeetan, muturreko fenomenoetan.

Eta hori ez dago urrun. Laster ikusiko dugu Nafarroan ere.

Horregatik, garaia da errealitate honen partaide izateko. Ez soilik kezkatzeko, baizik eta ulertzeko, kontatzeko eta erantzuteko.

Euskalerria Irratian zuen etxea berritu duzue, eta merezi duen bezala erakutsi duzue. Bada, orain gizarte osoak ere berritu behar du bere begirada.

Ez gaude lehen ezagutzen genuen klima batean. Errealitate klimatiko berri batean bizi gara. Erabat berri batean.

Eta horrek dena baldintzatuko du: nola bizi garen, nola eraikitzen dugun, nola mugitzen garen, zer jaten dugun, nola antolatzen ditugun gure hiriak eta gure herriak.

Klima aldaketa ez da etorkizuneko arazoa.

Gure oraina da. Eta gure etorkizuna ere bai.

Orain konturatzea da lehen pausoa. Eta kontzientzia hori ekintzan bihurtzea, gure ardura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!