Igandean, besta Iruñean, San saturnino dela eta.
Besta Nafarroan, geldiaraziko dugulakoz eskuin muturra.
Txanpaina airean, ura ez dezagun desaprobetxatu.
Ahots gutti aditu ditut lehen sektorearen inguruan hauteskunde hauetan
Bozkak hirietan jokatzen dira.
Agintariak/politikariak itsututa gurean.
Urik ez nafarroan gure lur emankorrak ureztatzeko.
Hala ere Kanalaren bigarren fasea egiteko dirua lortu dute,
(orain dela 37 urte egindako euri kalkuluekin)
Itoitz eta Yesa urarik gabe,
Eta hala ere, bi tubo erriberarantz, batekin nahikoa denean.
Bi berri hauek; ur eza eta kanalarentzako diru iturria berria,
hauteskunde kanpainean atera dira. Ze inkongruentzia.
Eta talde politikoei ez diet ezertxo ere aditu. Sobera burrunba akaso.
Galdera batekin bukatu nahi dut. Tiermas en lokatz bainua hartzen duzuen bitartean, zuenean jarraitzen du grifotik ura ateratzen? Bejondaizula.