Herenegun Madrilera joan ginen EHNE sindikatuko kide batzuk.
Madrilen manifestazio bat deitua zen, espainiar estatuko nekazaritzako 3 sindikatu nagusiak deitua, nekazaritzan ditugun arazoak azaleratzeko asmotan.
Ailegatu eta tren istripuaren berria jakin genuen eta noski gure manifa bertan behera gelditu zen.
Aunitzetan joan gara trenean madrilera gure aldarrikapenak lau haizeetara zabaltzeko.
Oraindik uste dut, trena dela mugitzeko aukerarik seguruena eta garbiena.
Baina abiadura aundiko trenarekin egin dugu topo. Nafarroa bi puskatan zatitzen ari dena eta bidenabar nekazal lur hoberenak jaten.
Zertarako abiadura aundia, bertze tren arrunta batean, 3 ordu ta erdiz sartzen bazara madrilen Iruñetik abiatuta?
Hor utziko dut.
Gure doluminak familikoei. Gutariko bat hor egoten ahal bait zen edo dago, auskalo.
Batzuetan mantso joan eta lehenago ailegatzen zara/gara gure helmugara.