IRRATIAK KENDU NAHI DITUZTE KOTXEETATIK

Erabiltzailearen aurpegia Patxiku Irisarri

Bai. Hauxe aditu dut berriki.

Irratiak kendu nahi dituzte kotxeetatik, merkeago izateko nonbait.

Nola joan orain lanera euskalerria irratia entzun gabe,

edo nola ibili traktore gainean irratirik gabe … honera ere ailegatuko baita “moda” hori.

 

Nik nekazaritza kontuekin jarraituko dut, uin hauetan.

 

Uda lehorra izan dugu aurtengoa. Gure urtegiak ia hutsak, Murtziaren atzetik bigarrenak.

Baina lasai, ura ateratzen da grifotik, ez?

Hau gutxi balitz, gasoilaren prezioa zerutan. Mobilizazioak deituta daude.

Ondarroako itsasontziak portuan daude geldirik.

Gure sektorean berriz, kontuak ateratzen ereiteko sasoi honetan, lanean hasi edo ez.

Kontua da mobilizazioak noren kontra egin. Nafar Gobernuaren kontra, Espainiako Gobernua, Planas ministroaren kontra edo Estatu batuetako embajadaren aurka egin behar dugu.

Utzi pakean Ormuz. Alde hortikan go home.

Baina nola enteratu irratiak kentzen badituzte kotxeetatik …..

Bidebatez zorionak zuen etxe berria estrenatu duzuelakoz. Eta espero dut gu bezalako okupak onartzea zuen hortan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!