Ogitarteko bat izan da basurdeetan txerri izurri afrikarra edatu duena.
Nork sinetsiko du hori? Nekazariak ez.
30 urte baino gehiago pasatu dira, txerri izurri hori desagertu zela euskalherritik.
Izan ere txerri jana ematea debekatu zen baserrietan, hortik etortzen zelakoz kutsadura.
Txerri jana, baserrietan sobratzen zen janaria zen.
Birziklapena, ekonomia zirkularra, borobila.
Ondotik kontenedore berdea etorri zen.
Eta orain zer?.
Eritasuna hirian sortu da, Bartzelonako unibertsitate autonomoko atarian.
Han kontenedore berdeak daude eta basurdeak, nola ez,
hoteletako self service moduan, hankaz gora bota eta jan egiten dute bapo.
Gero lo egitera, bertako parke naturalean.
Bokadillua/ogitartekoa ez. Kontenedoreak iraulka.
Lehengo baserrietako txerri jana orain hirietan dago.
Eta parke naturalean ehizarik ez.
Orain miltarrak behar izurritea kontrolatzeko. Hau mundua.