Nekazal ikuspuntua izanik, gorroto hitza atera zitzaidan nere erraietatik telebistako irudi batzuk ikusi eta gero.. Su etena Gazan, akordioak. Baina gudak jarraitzen du. Cisjordanian ardiak eta olibondoak dira etsaiak. Israeldar eskuin muturreko muturrean daudenak ez dute barkamenik. Nekazariak dira toki horietan elikadura burujabetza izki larriz idazten dutenak. Asentamenduak jartzen ari dira han hemenka eta herri okupatzaile horietatik, inpunitate osoz, nekazariak jipoitu, ardiak erasotu eta olibondoak aizkoraz moztea dira egunerokoak. Nola bizi hórrela. Gerra ez da bukatu. Eta nik gaurkoa bukatzeko eta elikadura burujabetza aipatu baitut, Egizue bat errigoraren kanpainarekin.