Hitz guztiekin esan behar da: GENOZIDIOA. Eta gizartea, nola ez, gure agintari politikoen aurretik doa beti.
Protestak orokorrak dira.
Eta EHNE sindikatua zergatik sartzen da lokatz hauetan?
Bada, ezin delako beste alde batera begiratu.
Probatu eta egin bilaketa Googlen: «nekazariak eta abeltzainak Gazan eta Zisjordanian».
Agertzen diren albisteak, ikaragarriak dira.
Kolonoek lurrak okupatzen dituzte,
olibak biltzeko orduan etengabeko setioa,
droneekin ardiak jazartzea hauek atseden har ez dezaten,
lurrak eta olibondoak suntsitzea, batez ere bulldozerrekin, tankeekin eta bonbekin, baita aizkoraz ere.
Ur iturrietara sarrera debekatzea etabar
Eta zer lortzen dute honekin?
Gosetea. Gerra-armarik boteretsuena.
Isil-isilik hiltzen duena. Gizateriaren aurkako krimena./
Bukatzeko nekazariak gogoan izan nahi ditugu asto gazatarrak.
Lanerako jaioak eta gaur egun barraskiloaren pare beraien jabeen etxeak alde batetik bestera eramaten ari direnak.
15ean kaleetan ikusiko gara.