Molac Iruñetik 700 kilometrotara dagoen Bretainiako herritxoa da.
Paul Molac bretainiar kultur aktibista eta politikaria da.
eta Molac legeak, 247 diputatu izan zituen alde eta 76 soilik kontra.
Hori izan zen, joan zen apirilaren 8an frantziar Asanblea Nazionalean eman zen bozketak utzi zuen emaitza.
Hizkuntza gutxituen aldeko proposamena, orain Konstituzionalak bertan behera utzi eta Macronen sinadurarekin gauzatu ezingo dena.
Molac deiadarra da; bretoiena, okzitandarrena, kortsikarrena eta euskaldunona.
Murgiltzea baino gehiago guretzat, ofizialtasunaren bidean, urrats garrantzitsua izan zitekeena.
Horregatik, larunbat honetan milaka euskaldun, euskaltzale batuko da Baionako karriketan. Euskal Herri euskalduna ez da amets bat; gure mintzoa baizik. Gure aldarria, gure hizkuntza erabiliz lortu dezakeguna. Bestela zaila.
Molac eta gu hurbilduz; kortsikar, tolosar, bretoi eta euskaldunak elkarrekin, gure hizkuntza gutxitu hauen alde egingo dugu. Txikiak agian, baina handiak aldi berean. Gu. Ez da gutxi.