Zelan?

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Gaztelumendi 2020ko urr. 30a, 18:07

zelan?  galdetzen dizute kalean. -Txarra kenduta ondo erantzuten diezu asmorik onenarekin.

bitartean, orduak eta egunak aurrera doaz, asteak ere bai. Eta egutegiari so egitean konturatzen zara ia ia azkenetan dagoela 2020 hau. 

 

Zelan? galdetzen diozu zure buruari. Eta, -hobeto nahi erantzun gero kolkoari.

 

Horixe, hobeto egon nahi genukela! Baina hobeto zer baino? nor baino? noiz baino?

Ez gaude txarrenean, eta ez gaude ondo; hobeto nahi genukelako. Ez gaude txarto; oso urrun joan barik ere, txarrago daudenak badirelako. Eta zenbat.

Eta buruarekin lasaitzeko, bakeak egiteko… ondo gaudela baieztatzen duzu. Zelan gauden, zer jaten dugun, ze aukera zabalak ditugun -oraindik- ikusita eta nola asetzen ahal ditugun geure premia gehienak.

Eta bai,
aurpegia estalita joatea ez dugu atsegin, gauean lagunekin egon ezina gogorra egiten zaigu, norbere herritik ezin mugituta gaude Euskal Erdian… herrian baino ezin egon hau betikotuko zaigun beldurrez. Etxera berriz sartuko ez gaituztenean…. eta hala ere, ai ai ai!

mundua ez da beti jai
inoiz tristea ere bai

baina badira mila motibo
kantatzeko alai

...idatzi zuen Xabier Amurizak, eta Imanolek ederto kantatu. Eta halakoak gogoratuz, ahotsa jarriz… lasaitzen gara, geratzen gara nasai gu ere.

Inork inoiz pentsatuko elukeen egoera bizi dugu. Mundu osoan gainera.
Udaberri oso ezberdina izan genuen, udari antza ematen saiatu ginen, eta udazkenak.. negu tristeari eginen dio ongi etorria.

Zelan? nahiko lan… egunerokoa ezin asmatuta. Bitartean, eutsi goiari eta hurrengorarte. Berdin hemen, hor edo han. Biba zuek!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!