Asteak neraman zinema industria aztoratu duen filma baten inguruan iruzkinak eta orotariko iritziak entzuten.`La bola negra´ pelikulaz ari naiz. Zalantzarik gabe, hedabideetan eta sareetan zeresana eman duen eta ematen jarraitzen duen obra da, eta, algoritmoak bultzatuta, jendez lepo zegoen zinema aretoan sartu nintzen pelikulaz gozatzera.
Filmaren abiapuntua Federico García Lorcak utzitako lau orrialdeko eskuizkribua da. Hortik abiatuta, zuzendariek istorio oso bat eraikitzea lortu dute, irudimena eta sentikortasuna istorio osoan zehar islatuz, txalotzeko moduko sormen lana egin dutela uste dut.
Irudiek, eszenatokiek eta soinu bandak ere funtsezko garrantzia dute. Kasu honetan, elementu horiek istorioa girotzeko ez ezik, pertsonaien eta garai bakoitzaren esanahi emozionala eraikitzeko ere balio izan dute. Horren adibide da, elurretan grabatutako eszena, sinbolikoki eta poetikoki indar handia duen momentua. Izan ere, zuzendariek, eskuizkribuko esaldiak eszenatoki zinematografiko erreal batean bihurtzea lortu dute.
Horregatik, filma gustatu ala ez, La bola negra obra artistiko biribila dela uste dut. zinemaren industria aztoratu duena eta, zalantzarik gabe, gizartean ere, zeresana ematen jarraituko duena.