Aizu, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko manifestaziora joan beharko dugu, ezta?
Noski!! Nahiz eta, gurea bezalako ingurune alternatibo, ezkertiar eta euskaldun batean emakumearen aurkako indarkeria kasurik ez eman! Ez gara horrelako gizonok!
Ah ez! Orduan, bikotekideari oihu egiten diozunean, haserretzen zarenean edo seme-alabei? Edo kudeatzen ez dakizun zure haserreagatik isiltasuna mendeku gisa erabiltzen duzunean? Eta asanbladetan emakumeen ahotsak ikusezin bihurtzen direnean? Edo emakumeek egindako lanari balioa kentzen diogunean? Eta zer esan, urtero ematen direla sexu-abusuak esparru alternatiboetan. Eta zu Pello, nola deitzen diozu horri guztiari?
Ez zaitez inozoa izan, emakumeen aurkako indarkeriak ingurune alternatibo, ezkertiar eta euskaldunak gainditzen ditu!! Adi egon!