Euskal pilotak Euskal talderik
gabe zentzu handirik ez du;
horretarako eskubidea
denbora luzez babestu.
Hau abenduko berria izan zen:
-ia ezin zen sinistu!-
Euskal taldea onartu zuten;
botoen bidez adostu,
baina tamalez batzuk ez ziren
besteak adina poztu.
Euskadi lehen aldiz egin da
bere buruaren jabe;
Espainiaren protesta latza
tartean dago hala're
ta nafarrak non ariko diren
hemen ikusteko gaude.
Bakoitzak behar luke hautatu zein
federakuntza ta talde,
pilotak behingoz egiten badu
pilotariaren alde!