Lizarran Remontival
eta Ikastola:
Udalari askorik
ez zaio axola
bihotzean daukagun
hitzaren kirola:
errimaz eta kantuz,
doinu zirimola.
Hitzekin jolasteko
da bertso eskola!
Gaztetxoek buruan
daukate futbola,
telebista, pantaila,
mobila, kontsola...
Gureak betetzen du
bestelako rola:
autoestima, sormena,
arreta, kontrola...
Pentsatzen ikasteko
da bertso eskola!
Gure hizkuntza bihurtu
nahi dute kaiola;
berriro irakiten
daukagu odola!
Higatu nahi genuke
pareko oskola.
Kantu, elkarrizketa
festa, merendola...
Euskaraz bizitzeko
da bertso eskola!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!