Etsipenean berri politak
izaten dira tarteka:
bi aldeetako bahituek behingoz
euren etxeetara buelta,
Gaza aldeko odol gosea
nonbait baitago aseta.
Hainbeste misil, tanketa
bonba eta metraileta;
zer nolako suntsiketa!
Su etena nola ez hartu susmo
ta mesfidantzaz beteta,
oraindik ere herri oso bat
bahituta dago eta.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!