Gai hau tabua izaten dugu
gure gizartean,
baina tamalez Nafarroan ez
gabiltza zortean.
Estatistikak tartean,
itxuraz joan den urtean:
suizidioa nagusi izan da
gazteen artean.
Suizidioak behingoagatik
egin dezan behera,
"zein ote dugu jarraibidea?";
hauxe da galdera.
Erantzunik ez sobera;
baina nire arabera,
garrantzitsua izan liteke
aipatzea bera.