Jaiegunak guztiontzat
izaten dira mesede;
abenduaren 3a
ospatzea denon xede.
Egun batean bi egun
kabitzen dira halere:
Nafarroa ta euskara
nahiz ustez uztartu trebe,
euskaldunak Nafarroan
askotan gara titere.
Euskara apaingarri bat
omen dugu, alafede!
Garai bateko arauak
oraindik badira lege,
ez naiz ziur ospatzeko
ezer daukagunik ere.