Erabakia haientzat
egongo da ongi,
baina nola gustatu
hemengo askori!
Luzaro izan dena
frankisten hilobi:
Erorien Monumentu
ilun triste hori
oraingoz behintzat ez da
behera erori.
Etsaiek eskuratu
zuten garaipena,
eraikin horren bidez
oroitu zutena.
Esanahi kontuetan
ez al doa dena?
Alde batetik, eman
nahi lioketena;
eta bestetik, beti
izanen duena.