HONDAMENDIA

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lasarte 2024ko aza. 7a, 15:09

Valentziari eginez gero 

berriro ere jaramon,

irri egiteko motibo onik

ezin da topatu inon.

Laguntza bila dauden pertsonek

nahiz luzaroan itxaron,

agintariak euren artean

ere ezin ados egon:

laguntza zeinek ematen duen

ta zeini eskatzen zaion.


Alerta jaso zuten unean

etxeetan zegoen ura.

Gerora zenbat baliabide 

herritarraren eskura?

Beti besteen errua eta 

beti besteen ardura;

lokatz artean nahastu dira 

haserrea ta tristura.

Denon artean hondamendia

ederki antolatu da!

 

Mikel Lasarte

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!