Kutxak

Erabiltzailearen aurpegia Mikele Lopez De La Hoz 2020ko urr. 22a, 16:39

Aurrekoan, YouTuben denbora galtzen ari nintzela, Vogue algizkariak egindako bideo batekin topatu nintzen, honetan Estatu Batuetako kongresuko emakumerik gazteena agertzen zen, bere eguneroko makillajea azaltzen. Eta onartu beharra dut, hasiera batean nahiko arrotza egin zitzaidan eta ez nintzen bideoa sobera konbentzituta ikusten hasi; beste gai batzuetaz aritzeko hain azkarra eta interesgarria den emakume bat bere ezpainetako gorriaren itzalean aurkeztuko zidatela pentsatzen bainuen. 

Ordea, berak esandako zerbaitek nire iritzia guztiz aldatu zuen; zioenez, bere lanpostuan emakumeek makillajea erabiltzea ia beharrezkoa den arren, gaiari buruz gehiegi arduratuz gero profesionaltasun falta bezala ikusten da. Arrazoi osoz, nire erreakzioa bideoarekiko horretan oinarritzen zen, zera, politikariak bere makillajeari buruz hitz egitean bere lanari garrantzia kenduko balio bezala. Gizarte honetan pertsonak kutxa txikietan sartzea maite dugu; alde batetik azkarrak bestetik festazaleak, kirolariak, pinpirinak... Baina adi, nork dio ezaugarri desberdinak ez direla bateragarriak?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!