Arratsalde on guztioi! Beno, ezagutzen ez nauzuenentzako ni Mikele naiz eta batxillergoko 2. mailan nago. Soilik hilabete bat daramagu ikastolan eta dagoeneko denborarik gabe geratzen ari garela dirudi. Nire gelakideak carpe diem delakoarekin obsesionaturik daude; autobus bidaiak historiako terminoak irakurtzeko dira, lagunekin geratuz gero liburutegian izan beharra du, gelan denbora galtzea bukatu da unibertsitateak bilatzen dituzte ordez, eta telebista? Hizkuntzak ikasteko ez bada, ezta ukitu ere egin. Lo egitea ere denbora galtzea bihurtu da! Eta ez hori bakarrik, gure helburu bakarra astelehenetik ostiraleralerako une oro produktiboa izatea dela dirudi. Lagun batek baino gehiagok utzi du bizitza osoan zehar izandako saskibaloi taldea edo kitarra saioak, batez ere aurten, ikasketak lehenetsi behar baititugu. Modu honetan, asteburua iristen denean, ikasten jarraitzeaz gain, dugun denbora libre txikia lagunekin igarotzen dugu, deskonektatzen edo. Baina, gauzak horrela izanda, noiz hartu denbora benetan gustuko ditugun gauzetan inbertitzeko? Benetan izan nahi dugun bizitza bizitzeko? Aurten, gure etorkizuna guztiz baldintzatuko dituzten erabakiak hartu behar ditugu, ordea, gure burua ezagutu eta gauza berrietan aritzeko inoiz baino denbora gutxiago dugu; benetan lortu nahi ditugun helburuak bilatu beharrean, jarri zaizkigunak itxuki jarraituz.