Errealitateak fikzioa gainditzen duenean

Erabiltzailearen aurpegia Martin Erdozain 2020ko abe. 14a, 12:35

Haien legea guretzat apartheid. 196 aste dira errealitateak fikzioa gainditzen duen egoera honetan Altsasuko herritarrak ostiralero gazte hauekiko elkartasuna adieraziz eta muntaia salatuz Sakanako herri honetan kalera atera zirenetik.Gertakari hauen trataera juridikoak eta mediatikoak Altsasuko gazteria kriminalizatzeko saiakera uzten duteagerian, salbuespenezko Auzitegi batean epaituak izan dira, muntai politiko, judizial eta mediatiko batenondorioz gogorki zigortuak eta espetxeratuak. Honekadierazten du ez dela kasu isolatu bat,baizik eta gazteria kriminalizatzeko estrategia baten parte dela; gaur Altsasuko gazteak dira baina bihargutako edonor izan daiteke.196 ostiral eta gero azken elkarretaratzea antolatu zuten puntu eta segida bat irudikatuz. Altsasuko herriak ehundaka kolektibo izan dituzte ondoan denbora luze honetan. Denok ditugu gogoan gazteekiko elkartasunean eta injustizien aurka Iruñeko kaleak txiki geratu ziren egun horiek. Elkartasunak balio duelako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!