Telebista, aitatasuna eta klima aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia Maria Ros 2019ko mar. 26a, 10:16

Ez dut telebista saiorik jarraitzen, baina azken egunetan bi salbuespen egin ditut.

Lehena, larunbatean, La Sextan Pablo Iglesiasi egindako elkarrizketa ikusi nuen. Ez naiz tonuaz kexatuko, nahiz eta erasoa nabaria zen. Ez ditut politika galderak aipatuko, nahiz eta askok iruzurrak eduki barnean. Baina, gizon baten aitatasun baimena zalantzan jartzea bere lana aurretik jarri beharko lukelako? Zein mendetan gaude? Emakumea izango balitz, galdera berbera? Bi gako daude honetan. Bata, gizon eta emakumeek aitatasun eta amatasun baimen berdinak izan harte, emakumeak lanean diskriminatuak izateko aukera edukitzen jarraituko dugu. Eta bigarrena, aita izatea ez da amari laguntzea. Aitek bere aitatasuna gauzatzeko bai eskubidea eta baita erantzukizuna ere dute. Hautesleek bere erabakia ulertu izan duten galdetu zioten oraindik. A ze kezatzaritza maila...

Eta, nere bigarren telebista salbuespena, gaur goizean, Antena 3-eko aurkezle ospetsu batek Kataluniako lazo horien inguruan bere kezka azaldu du eta lazo horiek eragiten duten kutsaduraz mintzatu da. Hara, Kataluniarrak klima aldaketaren errudun ere badira nonbait.

Hau, telebista pizteagatik gertatzen zait. Badut eskarmentua hurrengorako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!