Eta neskok zergatik ez? Galdera hau behin eta berriz errepikatu genuen jo genituen hainbat atetan goierriko hamabost urteko neskato taldetxoak. Eta neskok zergatik ez? Udaletxera deika. Eta neskok zergatik ez? Kirol elkarteko lehendakariari.
Inoiz ez dut jakin gure astuntasunagatik izan ote zen, baina hurrengo urtean hortxe ginen, pozez eta ilusioz gainezka, gure kamiseta izerditu eta gure herriko armarria defendatzeko. Ez saskibaloian, ez voleibol ezta areto futbolean ere, prest geunden futbolean jokatzeko.
Duela ez horrenbeste, neskek ez genuen ezta jokatzeko aukerarik ere, beraz, pasa den asteburu honetan Reala eta Atheticen arteko derbiak Anoetan 21.000 pertsona baino gehiago bildu izanak, irribarretxo ergel eta nostalgiko bat ipini dit aurpegian aste osorako. Txapelketa honetan finala, dominak eta handitasunak urrun daude oraindik, noski, baina bagoaz bidea egiten. Datorren martxoaren zortzian norgehiagoka aparta izango dugu aurten ere. Istorio honetan garrantzitsuena ez delako futbola, emakumeak baizik.