XX. mendearen hasieran eta sentsazionalismo sutsu baten garai ostean, Joseph Pulitzer kazetari handiak bere lana ez zuela negozio bezala ulertu nahi esan zuen. Ezagutza eta jakin minaren gainetik, egunkari baten arima bere moralean eta gizatasunean dagoela defendatzen zuen.
Malagako mutiko gaixoaren albisteak komunikabide haindienetan ikustean, neure kezataritza ikasketak gogoratu izan ditut, nere lanbideaz gorrotoa sentituz: sasi-informazioa bost minuturo, gurasoei galderak, hipotesiak nonahi, haurra bizirik egongo zelaren itxaropenak behin eta berriz, bijiliak zuzenean, streaminga interneten 24 orduz, eta intimitatea guztiz txikitzeko, hileta irudirak ere denentzat ikusgai...
Totalanen, kazetari batek audientzia ikaragarri onak ari zirela edukitzen esan omen zuen. Beraz, hori omen da garrantzitsuena.
Ehun urte beranduago Pulitzer jaunaren esalditik, tamalez, asko dago ikasteko oraindik