- Egun on, María naiz, Enararen ama.
- Kaixo! Bere irakaslea naiz, esaidazu, zerbait gertatu al da?
- Ba bai, begira. Atzo Enara etxera etorri zen eta Lurra borobila dela esaten hasi zen.
- Nola? Ez dut ulertzen...
- Ba hori. Lurra borobila dela. Eta gure etxean, terraplanistak gara, hau da, lur planeta laua dela sinesten dugu. Beraz, ez sartu horrelako idearik buruan.
- Baina, Lurra borobila da. Hori da egia.
- Aizu, zure ideiak inposatu gabe, eh? Nik nere abalaren hezkuntza erabakitzeko eskubidea dut eta etxean erakutsiko diogu.
Zentzugabeko elkarrizketa, ez da ala? Ba orain, kendu terraplanismoa eta jarri genero berdintasuna. Emakume eta gizonak eskubideetan berdinak garela, guztiok gizartean parte har dezakegula, gure gorputza ezagutu behar dugula, besteen sexualitatea, sentsibilitatea eta desioak errespetu behar ditugula, edota ezetza beti dela ezetz, ez dira hautazko baloreak, lurra bezain biribilak diren egiak baizik. Lotsa emango lidake nere alabari etxean hau ez erakustea. Eta lotsa emango lidake modu berberan, guzti hau eskolan irakastean haserre bizian jarriko banintz. Beraz, eskerrik asko nere haurrari, ikastetxean ere, Skolae erakusteagatik.