Desio onak... guztientzat

Erabiltzailearen aurpegia Maria Ros 2018ko abe. 17a, 13:00

Badoa urtea aurrera, eta badatoz desio polittak datorrenarako. Badoa urtea aurrera eta hemen ditugu hainbat balantze eta kopuru urtea ixteko.

2018an 2.000 pertsona baino gehiago hil dira berriro ere Mediterranear itsoan. Irurtzun guztia. Bai. Irurtzungo agure, heldu, gazte eta azken ume txikia ere, itsaso bortitzean desagertu balitz bezala. 18.000 pertsona inguru, azken 5 urtetan. Burlata guztia oraingoan. 18.000 pertsona, 18.000 desio, 18.000 itxaropen, 18.000 etorkizun. 18.000 eskubide txikituta. Gure jatorriak ezin ditu inola ere gure eskubideak balditzatu ezta mugatu ere. Eskubideak, gizakionak dira, ez lekuenak. Guda edo goseteaz ihesi doan jendeari mugak itxi eta itsaoaren amorrua irekitzen dien gizartea, enpatiarik gabeko gizartea da. Beldurra y bihotzmina sentitzen dut halako albisteen aurrean. Izua eta samina sentitzen dut Andaluziako eskuindar eta ultraeskuindar haustekundeetako zenbatekoen aurrean ere. Nafarroan inkesta, iragarpenei eta estatu mailako joerei buelta emateko denboraz gaude oraindik.

Beraz, Olentzero eta Mari Domingi maiteak, aurten enpatia, desio onak, konpromisua eta giza eskubideak sar itzazue zuen zakuetan, mesedez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!