Egun hauetan hainbat albiste entzun eta irakurtzean euskaltzaindiaren hiztegia dexente alditan hartu beharra izan dut zenbait hitzen esanahia baieztatzeko:
Probokazio: Norbait, hitzen edo ekintzen bidez, haserretu dadin edo indarkeria erabil dezan zirikatzea.
Adierazpena askatasuna: Norbaitek bere barnean duena adieraztea, gizabanakoen oinarrizko eskubidea dena.
Erantzukizun: Zerbaitek erangindako ondorioak norberaren gain hartuz jokatzea.
Orain bai argi ditudala kontzeptu hauek. Beraz, gaurko minutu bateko iritzia esaldi bakarrean laburbil dezaket.
Nahiz eta atzokoan askatasun adierazpena aitzakitzat hartuta Altsasura hiru alderdi politiko joan ziren altsasuarrak probokatu nahian, jokaera arduragabetsu, eta erantzukizun eza honen aurrean, pertsona askoren neurritasun eta erantzukizun handia aurkitu zuten, eta azkenean Albert Riveraren istorio guzti hau bixita alderdikoi eta gogaikarri bat besterik ez da izan.