Kotxeak gora eta kotxeak behera

Erabiltzailearen aurpegia Maria Ros 2018ko urr. 22a, 12:31

Aldaketek beti eragiten dute nolabiteko beldurra. Askotan nahiago dugu daukaguna, zerbati berria eta ezezaguna etorri baino.

Egia esan,nere gipukoar jatorriak ez du gogoratzen nola zegoen lehen Gazteluko plaza, duela 20 urte. Baina onartu beharra daukat orain dagoen bezalaxe dexente gustoko dudala. Argazki zaharrak ikusi izan ditudanean, nahiko deseroso iruditu zait, kotxeak hor plaza inguruan, zirkuito moduan ikustea. Lagun askok zuhaitz gehiago zeudela esaten didate. Beste batzuek, lurreko harlauzak oraingoak baino xarma handiago zuela. Dena den, neri kotxeak kentzea eta lekua pertsonei uztea, albiste bikaina iruditzen zait beti.

Hiriak kotxeentzat eginak ditugu: hiru bide zentzu batean, beste hiru bestean, aparkatzeko lekuak ere bai. Zortzi bide kotxeentzat guztira, eta aldiz, bi espaloi besterik ez oinezkoentzat eta marra ziztril bat txirriduak hortik bertatik igarotzeko.

Oinez, txirrinduaz ala, orain modan dagoen bezalaxe, patinetez gehiago mugituko bagina, osasuna eta ingurune atseginagoa irabaziko genuke.

Apostu egingo nuke, egunotan Pio XII. ibilbidearekin ditugun tirabirak, urte gutxi batzutan guztiz ahaztuak izango direla. Seguruenik Gaztelu plazako dendariek beldur izan ziren hasieran batean. Edo agian hemen duguna ez da beldurra baizik eta dena politizatzen dugula? Bai zera, Nafarroan ez dugu horrelakorik egiten...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!