Itxi begiak… Kotxean bazoaz ez, noski…
Baina entzun eta imagina ezazu zure burua honetan…
Pentsa ezazu nerabe bat zarela. Mundua jateko gogoak dituzu, baina zure sentimenduak azkarregi doazte. Gainera, pandemia baten barruan zaude, zure mugimenduak murriztutak, zure erlazionatzeko moduak murriztutak.
Gainera, herrialde berri batera etorri zara bizitzera, hiri berri batean zaude, eskola berri batean. Beste herrialde batetik etorri berria zara, etorkina zara.
Zure ohiko mundua alde batera uzten duzu, bizitza berri bat hasteko. Ez daude zure lagunak, ez dago zure eskola, ezta zure herria ere. Gainera, agian ez duzu ezta hizkuntza ezagutzen.
Erabakia ez duzu zuk hartu, baizik eta guraso batzuk, agian gogoratzen ez dituzunak.
Nola sentituko zinateke?
Ez zenuke laguntza eskertuko?
Denontzat, egoera hau ez da erraza izaten ari… Imaginatu gainera zure mundua, zuk ezagutzen zenuen guztia, aldatu dela…
Gaur, inoiz baino gehiago, zaindu eta babestu beharko genuke gure sare sozialan gertatzen diren egoera berezi hauek, pertsonak kontutan izan eta gure artean laguntza eskaini.