Zein da zure ONGI ETORRI berezia?

Erabiltzailearen aurpegia Maite Ziganda 2020ko urr. 13a, 13:37

Noizbait berriro hasi zara?
Klase berri batean, herri desberdin batean, edo yoga talde batean?
Bitxia da… “berria” zarenean, bat-batean txikia bihurtzen zara. Lotsa sentitzen duzu, inor ez ezagutzean, funtzionamendua edo taldearen kultura ez ezagutzean… ez da erraza berriro hastea.
Zer edo nork izan da egoera horri aurre egiten lagundu zaituena?
Agian taldeko partaide berrien irria, edo ongi etorri berezi bat, edo hain simplea den norbait zuregana hurbiltzea, bere burua aurkeztea eta zu ezagutzeko gogoak izatea…
Denori gertatu zaigu noizbait “berriak” izatea. 
Burura etortzen zaizkit beste herrialdeetatik etorritako adin gutxiko nerabe eta gazteak. Etorri berriak dira. 
Zein da gure ONGI ETORRI berezia?
Nola laguntzen ditugu gure taldekoak izatera? 
Zer uste duzu lagunduko diela gure talde eta gizartean parte hartzera?
Pentsatzen duguna baino berdintsuago gara… agian guk eskertu dugun ongi etorria, hizkuntza mundiala da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!