Ignacia Zabalo ez zen nornahi

Erabiltzailearen aurpegia Maite Mutuberria

Nire genealogia feminista eraiki nahian, duela gutxi Ignacia Zabaloren lanarekin topo egin nuen. Bera izan omen zen Euskal Herriko lehen emakume ilustratzailea. Duela mende bat argitaratu zuen lehen irudia.


Virginia Woolfen antzera, garai horretako emakume sortzailea etxe onekoa behar zuen. Baina ezin izan zuen ikasi eta bere anai Txiki margolariaren bidez jaso zuen formakuntza. Gaizki ikusia zegoen gainera goi-mailako emakume bat lanean aritzea, horregatik NOR-NAI ezinezez sinatzen zuen. Edonor izan ziteken, gizona ziur aski. 

Bere lan fin, modernista, estilizatua… ikusi nahi baduzue badira irudi batzuk Interneten. Asko txuri-beltzean, gehienak emakumeak protagonista dituztela.

Baina tamalez, Nor-naik ez zuen denbora gehiegi izan. 1939an Bartzelonan hil zen bonbardeaketa batean.


Gerda Lernerrek idatzi zuen moduan, gurpila asmatuta zegoen. Egungo emakume ilustratzaileek ez dugu berriz asmatu behar. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!