Sanferminetako kartel-kartelak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Mutuberria

Marten bizi ez bazara, enteratuko zinen Sanferminetako kartela aukeratzeko bozkak zabalik daudela. Eta aprobetxatuko dut, urteroko aukeraketa prozesua zalantzan jartzeko.

Hiri honetan ez da Sanferminak baina gai inportanteagorik. Sanferminak prestatzen egiten dira ahalegin ekonomiko, politiko eta bestelako guztiak. Horregatik ulergaitza egiten zait gehiago ez zaintzea hain garrantzisua den festetako kartela, kanpora eramango den lehen irudi hori. Lanak eskatzen du ba, diseinatzale profesionalak espreski kontratatzea.

Elkarrizketa batean Asironek esan berri du berari kartel-kartelak gustatzen zaizkiola, ez kamiseta edo pinetara eramateko diseinuak. Ba ez dakit zer den kartel-kartel bat, baina argi dago formatu horietan pentsatu beharra dagoela gero irudia hamaika euskarrietan inprimatu behar bada. Kartel-kartel bat ez da behintzat besaulkitik kontemplatzeko koadro polit bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!