Imajinatu. Liburu bat hartu duzu eta zure seme-alabei irakurri diezu. Liburuko bi ume protagonistak txiki-txiki eginda bukatzen dute. Literal, errota batean xehetu dituzte antzaren bazka izateko.
Gero beste liburu bat hartu duzu eta protagonistaren amak haserre bizian PIZTIA! deitu dio semeari. Afaldu gabe ohera bidali du.
Irakurriko zenuke horrelako krudelkeriarik? Ba aurreko mendean irakurtzen zituzten. Lehen liburua Max eta Moritz da, 1908an plazaratutakoa. Bigarrena, album klasikoetan klasikoena: Piztiak bizi diren lekuan, 63koa.
Kosta egiten zait pentsatzea gaur egun lan hauek argitaratuko zituztenik. Zuzentasun politikoa eta pedagogiak aspaldi iritsi ziren haur literaturara. Badirudi orain emozioz bete behar ditugula liburuak, berez emozioz gainezka ez baleude bezala…
Eta segur aski literatura hori da, gure piztiekin bizitzeko leku bat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!