Azukre gabeko bizkotxo beganoa

Erabiltzailearen aurpegia Maite Mutuberria 2025ko urt. 24a, 12:27

Laster nire alabaren lehen urtebetetzea izango da eta ez diot azukre gabeko bizkotxo beganoa prestatuko. Ama izan baina lehen liluraz irakurtzen nituen hazkuntza liburuak: edoskitzea, solido bidezko elikadura, atxikimendu segurua, haurrarekin lo egitea… Orain ez nago guzti horren kontra, baina guzti hori nire kontra etorri zait. Nire indarren kontra. Eta ama izateko kemena behar da beste ezer baina gehiago, ama perfekoa izan gabe, ama izatea aski zaila delako. Agian gure umeek, besterik gabe, amak behar dituzte. Amak edo aitak, eta lagunak, eta senideak, eta hezitzaileak… sistema oso bat amek pertsonak izaten jarrai dezagun, gure desirak, adiskideak edo lanak galdu gabe. Pentsatu nahi dut, etorkizunean gure haurrek eskertuko digutela ama izateaz gain, beste gauza asko ere izatea. Hori eta azukredun bizkotxoak jatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!