Emakume ilustratzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Maite Mutuberria 2024ko aza. 8a, 12:31

Emakume ilustratzaile asko gara Euskal Herrian. Eta pozgarria iruditzen zitzaidan Joanna Russen «Nola ezabatu emakumeen idazketa» irakurri nuen arte.

Russek liburuan historian zehar emakume idazleak ezerezteko erabili diren estrategiak azaltzen ditu. Artearen hierarkiak bistaratzen ditu baita ere. Eskalaren goiko puntan Arte Ederrak leudeke. Honek esan nahi du Arte Handia, gizonezkoena, mendebaldekoa. Beheko aldean berriz, dekorazio-arteak: txikiak, emakumezkoenak, periferiakoak.

Guzti hau irakurtzean pentsatu nuen, agian, ilustrazioa feminizatutako lanbidea dela arte txikien espaloi baxuenetan kokatuta dagoelako. Bai, badu nolabaiteko kutsu erromantikoa, Instagramen margoak eta pintzelak jarrita like asko lortzen dituzu, baina zaila da ilustrazio ibilbide luze bat egin nahi eta bizirautea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!