Huteskunde ipuina

Erabiltzailearen aurpegia Maiorga Ramirez

Bazen behin herri bat. Bertan bakoitzak maite zuena bozkatzen zuen. Hainbat aukera zeuden: abertzaleak, espaniolistak, ultraeskuindar karlistak,  zentroderecha, sozialdemokratak, komunista iraultzaileak, maoistak, borroka armatuaren babesleak…Botoa baliagarria zen, balioekin lotuta: norberaren etika eta politika zuzentzen zuen ekintza.
Baina, pixkanaka-pixkanaka, hori guztia erabat aldatu zen. Aintzineko herri horrek, gaur, antza, boto erabilgarriaren hautua egingo du. Bozen batuketaren emaitz taktikoak lehenetsiko dira, ideologiaren  eta balioen lehiaren gainetik. Marketing politikoa eta lidergo pertsonal erakargarriak, hauteskundeen " black friday" honetan. 
Tartean, hor dugu gure protagonista, burumakur eta kezkatuta. Burumakur, irailean Osasunbidean egin behar zioten Scannerraren zain dagoelako; kezkatuta,  dagoeneko, ez baita oroitzen zein ote ziren bere oinarrizko sinismen eta ideología.
Komunista, akaso, bizitza erdigunean jarri beharra dagoela inoiz baino gehiago uste duelako?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!