Larrialdi linguistiko-identitarioa

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Sobrino 2020ko ots. 24a, 14:48

Ekuadorren, kitxuen artean, daramat hilabete luze, Garabide eta Sisariy elkarteek batera
antolatutako Kitxuaren biziberritze Estrategietarako Ikastaroan parte hartzen. Hizkuntza
gutxituen biziberritzea munduko auzolana da, horren kontzientzia hartu dut, larrialdi
klimatikoari lotuta doan larrialdi linguistiko-identitarioa izanen baita mende honetako
erronka nagusietako bat mundu mailan. Gazteen artean tokiko borrokek nazioarteko
dimentsioa dute gaur egun eta horretan bide luzea dugu egiteko hizkuntzen aldetik.

12 irakasle kitxua eta 6 euskaldun barnebiltzen ditu ikastaroak, kitxuen artean euskaldunen
pareko sona dutenak denak, adibidez Mertxe Mugika, Patxi Baztarrika edo Belen Uranga,
euskararen biziberritzean erreferente diren erakundeetatik etorriak, adibidez Elhuyar, AEK
edo Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Prezeski, ikastaroko ariketa bat ekarri nahiko nuke tarte
honetara, ez bereziki originala delako, baizik eta kitxuen artean egin izanak perspektiba
berriak ireki dizkidalako. Demagun 2040 urtea dela, irratia piztu eta euskarari buruzko berri
bat ematen dutela eta gu pozten garela: zein nahiko genuke izatea berri hori? Zein litzateke
zorioneko lerroburua 2040.urtean?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!