Apirila erdialdean, Israelen apartheidaren aurpegi atsegina etorri zen beste behin Iruñera. Mayumana talde israeldarrak jo eta dantzatu zuen Navarra Arenan. Eztabaidaezina da talde honek nazioarteko legedia urratzen duen herrialde batekin eta arrazismo- ta diskriminazio-politikak iegitn dituen estatu batekin duen lotura. Mayumana, Israelgo gobernuen politikek erabili duten irudi txarra normalizatzeko edo leuntzeko saiakera hori da.
Zer dago benetan talde honen atzean? 1948an, 70.000 arabiarrek izututa ihes egin behar izan zuten haien etxeetatik Irguneko sionistak kolonizatzen zuten bitarten; eta etxez etxe basakeria osoz garbiketa etnikoa egiten zuten. Ba hustu zuten biltokietako batean kokatu zuen taldeak zehazki haren egoitza.
Sekula ez du indarkeria horren aipurik egin Mayumanak, ezta Israelgo gobernuek gauzatu dituzten ekintza kriminalen inguruan ere. «Ez dela haren egitekoa», esan daiteke. Egia da, baina alde batean ere ez da gelditu, izan ere ekintza ugari egin ditu sionismoa goraipatzeko eta politika horiei laguntzeko. Hala, iaz EBek Jerusalem Israelgo hiriburutzat hartu zutela ospatzeko egin zuen emanaldia taldeak.
Jerusalemgo alde zaharrean hainbat emanaldi eta ekitaldi sinboliko egin ditu, hiriari eman nahi zaion izaera judua berresteko, eta Jerusalemgo Argiaren Jaialdian ere agertu da.
Mayumanak apolitiko eta kulturarteko izaera duen talde gisa aurkezten du bere burua, baina, beste artista batzuek bezala, konplizitate osoz jokatzen du Israelgo Estatuaren politika genozidaren aurrean.
Honen aurrean, Mayumana inoiz ez da ongi etorria izango gure lurraldera eta bai talde honi zein Israelgo gainerako kultura-produktuei boikota egiten jarraitu behar dugu erregimen hau ezkutatzea normalizatzen laguntzen baitute.
Herrien boikotak bakarrik amaitu zuen Hegoafrikako apartheidarekin. Eta, gobernariek Israelgo krimenekin duten konplizitatea zein den ikusirik, beren produktu ekonomikoari, kulturari, ikasketei eta kirolei boikota egitea besterik ez zaigu gelditzen, Israelgo apartheida eta bere kolonizazioa bukatzeko.